Bilbao Basketek ACB ligan jokatuko du 2014-2015 denboraldian

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2014ko abu. 10a, 21:14

Prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, Bilbao Basket, azkenengo 10 denboraldietan bezela, ACB ligan lehiatuko da aurtengoan ere.

Kirolaren Auzitegi Administratiboak (TAD gazteleraz) talde bilbotarraren errekurtsoa onartu du eta hortaz, Saskibaloi Kluben Elkarteak beltzezko gizonak inskribatu beharko ditu.

Erabaki honek gatazkaren bi protagonisten erreakzioa sortu du. Alde batetik, Francisco Rocak zuzendutako erakundeak, TADen independentzia onartzen du eta liga 18 taldeekin hasi daitekeela esan du. Baina erabakia onartu badu ere, ez dago ados eta, horregatik, Auzitegi Nazionalean errekurtsoa aurkeztuko du, uzte baitu, Kirolaren Auzitegiak ez duela botererik ACBko administrazio kontseiluak hartutako erabakia berrikusteko. Elkarteak modu onez jokatu duela dio, arauak betetzeko daudelako esanez. Era berean, Xabier Jon Davalillok zuzendutako taldeak aurkeztutako bideragarritasun plana zalantzan jartzen du ACBk eta apirilean eskatutako kreditua epemuga baino hiru aste beranduago ordaindu duela baieztatzen du.

Komunikatu honi erantzunez, Bilbao Basketek idatzi bat argitaratu du. Bertan, soldata bermatzeko fondoari eskatutako dirua bueltatu (epea amaitu eta 11 egunera eta ez hiru astera ACBk esaten duen moduan) eta bideragarritasun plana aurkeztu duela dio. Azken honi buruz, talde bilbotarrak ez ditu bere aurka agertu diren zentsugabeko kritika eta aurreiritziak ulertzen. Laburpen moduan, ACBn parte hartzeko eta taldearen etorkizuna bermatzeko baldintzak betetzen dituela dio komunikatuak.

Miraria gauzatu eta orain dela hiru aste amaituta zirudienak bizirik jarraituko duela ikusita ere, badirudi amesgaizto honek ez duela etenik, behin espainiar ligako arduradunek gatazkarekin amaitzeko bide judizialarekin aurrera egingo dutela ikusita. 

 

Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga