Endesa liga: 2014-2015 denboraldiko egutegia

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2014ko abu. 14a, 16:15

Bilbao Basketek CB Fuenlabrada hartuko du Miribillan liga hasiera emateko.

ACBk gaur goizean 2014-2015 denboraldiko egutegi eguneratua argitaratu du. non azkenengo asteetako ikamiken ostean Bilbao Basket agertzen den.

Talde bilbotarrak, CB Fuelabrada izango du bisitari Bilbao Arenan urriaren 4 edo 5ean. Aipatzekoak dira ere beltzezko gizonek jokatuko dituzten euskal derbiak (Baskoniaren kontra 4. eta 22. jardunaldietan eta, Gipuzkoa Basketen kontra 10. eta 26 jardunaldietan), Real Madrilen aurkako partiduak (11. eta 30. jardunaldietan) eta Bartzelonaren aurkako norgehiagokak (15. eta 32. jardunaldietan).

Taldearen kapitaina den Alex Mumbrúk egutegia eskuratu du eta hurrengo balorazioa egin du: "hemendik aurrera talde sendoa osatu behar dugu eta aurredenboraldi on bat egin beharko dugu, lehenengo partidura ahalik eta modurik onenean ailegatzeko". Honetaz aparte, bera eta bere taldekideak denboraldia hasteko irrikitan daudela adierazi du.

 

Argazkia: ACB Photo