Mugimenduak Bilbao Basketen

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2014ko abu. 20a, 20:06

Quino Colom beltzezko gizona izango da datorren denboraldian eta Oscar Lata izango da Sito Alonsoren laguntzailea.

Kirolez kanpoko berriez betetako azkenengo hilabetearen ostean, saskibaloiarekin erlazionaturiko berriak argitaratu ditu Bilbao Basketek.

Quino Colomek taldearekin urte baterako kontratua sinatu du. 26 urteko eta 1'88 metroko altuera duen jokalariak azken denboraldian Estudiantesen jokatu zuen eta Bilbao Basketen antolatzaile postua partekatuko du Raül Lópezekin. Andorrako jokalariak bere taldekide berriekin batera astelehenean froga medikuak egingo ditu IMQn.

Aulkian ere aurpegi berria izango da. Oscar Lata izango da Sito Alonsoren laguntzailea hurrengo bi denboraldietan. Biak ondo ezagutzen dute elkar, Monzón (EBA ligan) eta Joventuten batera aritu ziren eta. Alonsok Espainiako Federazioarekin duen kontratua amaitzen duen arte, bera izango da aurredenboraldiko entrenamenduak gidatuko dituena.

 

Argazkia: ACB Photo