Latavious Williams Bilbao Basketen jokalari berria

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa

Taldearen laugarren fitxaketa da, Bilbao Basketek jakinarazi duenez.

Bilbao Basketek gaur eman du aditzera Latavious Wiliamsen fitxaketa. 25 urteko pibot ipar-amerikarrak 2'02 metroko altuera du. ACB liga ez da berarentzat arrotza izango, Badalonan (2011-2012 denboraldian) eta Sevillan (2012-2014, argazkian baloia eskuan duela) jokatu baitzuen.

Apurka beltzezko gizonak 2014-2015 denboraldirako taldea osatzen ari dira. Gaurkoa laugarren fitxaketa da, Colom. Wragge eta Andjusicen kontratazioen ostean.

 

Argazkia: ACB Photo