Munduko Saskibaloi Txapelketa

Munduko saskibaloi Txapelketa 2014: Lehenengo jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2014ko abu. 31a, 01:51

Abian da Munduko saskibaloi txapelketa eta, C multzoaren barruan, Estatu Batuak, Turkia eta Ukrainiak irabazi dituzte euren lehiak.  Hona hemen BECen gertatutakoa:

Ukrainia 72 - Dominikar Errepublika 62

Hirugarren laurdena arte, partidu orekatua izan da atsedenaldiko 27nako markagailuak erakutsi duenez. Baina aldagelatik bueltan, Mike Frateloren mutilek 14-0 partziala lortu dute eta, Dominikarrak aldea murriztea lortu duten, azkenean ukrainiarrek abantaila kudeatu dute.

Jeter 16 puntuekin, Kravtsov 13 puntekin eta Gladyr 12rekin izan dira Europearren aldetik nabarmenduenak.

Dominikarren izarra García zian da 18 puntu lortuta.

 

Zelanda Berria 73 - Turkia 76

Ozeaniako taldeak partidua kontrolpean izan du 35 minutuetan. Turkiarrak urduri ibiltzen ziren pistan, defentsan ahul eta erasoan jaurtiketa txarrak eginez. Hirugarren laurdenean Andamanek zuzendutako taldeak aurre hartu baldin badu ere, "Tall Blacks" taldeak (gaur zuriz) hurrengo jokaldian aurre hartu dute berriro ere. Azkenean, Savasek gidatuta ( 16 puntu) 1-15eko partziala lortu dute europearrak partidua irabazteko.

Savasekin batera, talde gorrian Preldzic  14 puntuekin eta Hersek izan dira nabarmenduenak. 

Zelanda Berrian Corey Websterrek 22 puntu sartu ditu.

 

Estatu Batuak 114 - Finlandia 55

Partiduaren istorioa bost minututan amaitu da. Ipar Eurpako taldeak erasoan makal ibili dira jaurtiketetan eta amerikkarrak euren kontraeraso zitala baliatuz markagailuan joan egin dira. Bigarren laurdeneko partzialak argi erakusten du Krzyzewskiren taldearen nagusitasuna (29-2).

Thomson 18 puntu lortuta eta Davis 17rekin izan dira izarrak Ipar amerikako taldean.

Suomien taldean, Huff eta Koponen izan dira izarrak bakoitzak 12 puntu lortuta. Nabarmentzekoa ere, 7000 zale finlandiarren bultzada, saskiratze bakoitza titulurako puntuak balira ospatuz eta partidu osoan zehar eta lehia hasi baino lehen kantuka ibli baitira.

 

Horrela dago C multzoa 1go jardunaldiaren ostean (aldeko puntuak-kontrako puntuak)

 

1 AEB (114-55)

2 Ukrainia (72-62)

3 Turkia (76-73)

4 Zelanda Berria (73-76)

5 Dominikar Errepublika (62-72)

6 Finlandia (55-114)

 

Beste egoitzetan ez da ezustekorik izan eta multzo bakoitzeko faboritoek euren partiduak irabazi dituzte.

 

Argazkia: FIBA