Munduko Saskibaloi Txapelketa

Munduko Saskibaloi Txapelketa: final 1/4ak. Lehenengo jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2014ko ira. 10a, 08:55

Azken bi partiduen ostean, Lituania eta AEB lehiatuko dira finalerako txartel baten bila.

Lituania 73 - Turkia 61

2010eko munduko kopan bigarren postua lortu zuen taldea txapelketatik kanpo gelditu da.

Renaldas Seibutis Bilbao Basketeko jokalari ohia izan da garaileen artean onena 19 puntu lortuta. Beste taldean, Kerem Gönlüm nabarmendu da 13 puntu eta 9 erreboterekin.

Eslovenia 76 - AEB 119

Amerikarrek sendo jarraitzen dute urrea lortzeko bidean. Atsedenalditik bueltan partidua hautsi dute.

Europarren aldetik, Gortan Dragic izan da onena 13 puntu eta 4 errebote lortuta. Amerikarren artean, Klay Thompson nabarmendu da 20 punturekin; eta 6 jokalarik, gutxienez, 12 puntu lortu dituzte taldean.

Gauzak horrela, datorren ostegunean, hilak 11 gaueko 9etan, AEBk eta Lituaniak finalerako txartela izango dute jokoan Bartzelonako Sant Jordin.

Gaurko partiduak

Gaur jakingo dugu bigarren finalerdia jokatuko duten taldeen izenak:

Serbia-Brasil (Madril, 18:00)

Frantzia-Espainia (Madril, 22:00)

 

Argazkia: FIBA