Munduko Saskibaloi Txapelketa

Munduko Saskibaloi Txapelketa: final 1/4ak. Bigarren jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2014ko ira. 11a, 08:39

Ezusteko galantarekin amaitu da zortzi talde onenak batzen zituen fasea.

Serbia 84 - Brasil 56

Hirugarren laurdenean apurtu dute partidua europearrek.

Milos Teodosic 23 punturekin izan da serbiarren izarra. Brasilen Anderson Varejao 12 puntu eta 9 erreboterekin izan da onena.

Frantzia 65 - Espainia 52

Txapelketa irabazteko faborito nagusia (AEBrekin batera) kaleratu dute. Frantziarrak defentsan bikain egon ziren.

Vincent Colleten taldean Boris Diaw izan da onena 15 punturekin. Orengaren taldean Pau Gasol nabarmendu da 17 puntu eta 8 erreboterekin.

Gauzak horrela, hauek dira final erdiak:

Gaur, Bartzelonan, AEB-Lituaniaren arteko norgehiagoka jokatuko da gaueko 21:00etan.

Ostiralean aldiz, Madrilen, Frantzia-Serbia gaueko 22:00etan.

 

Argazkia:FIBA