AEB 96 - Lituania 68
Gidoia berriz errepikatu da. Markagailu estuarekin joan ziren bi taldeak aldageletara. Atsedenalditik bueltan, amerikarrek abiadura igo eta 33-14ko partzialarekin partidua bereganatu zuten; igandeko finalerako lehenengo txartela eskuratuz. Lituaniak 2010eko munduko kopan lorturiko hirugarren postua errepikatzeko aukera izango du larunbateko norgehiagokan.
Ipar Amerikarren taldean, Kyrie Irving nabarmendu zen 18 puntu lortuta. Europearren aldetik, Unicajan jokatzen duen Mindaugas Kuzminskas izan zen jokalari onena 15 puntu eta 9 erreboterekin.
Gaur, Madrilen, gaueko 22:00etan, Serbia eta Frantzia lehiatuko dira finalerako bigarren txartela eskuratzeko asmoz.
Argazkia: FIBA