Lituania 93 - Frantzia 95
Iazko Europako Txapelketako finala errepikatu zen atzo arratsaldean Madrilen, bai partaideak, bai emaitza ere (helburu desberdinarekin). Norgehiagoka hasi baino lehen emozioz beterik egongo zela uste zen eta horrela izan zen. Lehenengo zatian Frantziak menperatu zuen lehia. Atsedenaldiaren ostean, lituaniarrak lehengo bi laurdenetan sartu ez zituzten hiruko jaurtiketak sartu eta zortzi puntuko aldea lortu zuten. Azkenengo hamar minutuetan saskiratzeak kantxako bi aldeetan eman ziren, lehia zirarragarria bihurtuz. Azken minutuetan jaurtiketa libreek frantziarrei garaipena eman zioten eta Lituaniak ezin izan zuen orain dela lau urteko postu bera lortu.
Hereneguneko final erdian bezala, Nicolas Batum izan da frantziarren gidaria 27 puntuekin. Lituanian Jonas Valanciunas 25 puntu eta 8 erreboterekin nabarmendu da.
Gaur gaueko 21:00etan podioaren beste bi lekuen ordena erabakiko da AEB eta Serbiak jokatuko duten norgehiagokan. Gaueko hamaikak aldera jakingo dugu Naismith kopa etxera nork eroango duen.
Argazkia :FIBA