AEB 129 - Serbia 92.
Serbiak ondo hasi zuen partidua, 5. minutuan 8-17 zen markagailua Djordevicen mutilentzat baina hurrengo hiru minutuetan 30-17ra jarri zuten amerikarrek markagailua. Hortik aurrera defentsan sendo eta batez ere jaurtiketetan izandako portzentai altuak aldea handitzen joan ziren. Txapelketa osoan baino motibazio handiagoarekin kantzaratu ziren Krzyzewskirenak (hirugarren laurdena amaituta 105 puntu sartu zituzten, batazbeste 35 puntu) serbiarrei inolako aukerarik eman gabe.
92 puntu sartuta ezin daiteke esan Serbiak partidu txarra egin zuenik; guztiz kontrakoa. Txapelketa osoan sartutako puntu kopururik handiena izan zen atzokoa europearrentzat. Beste arerio baten kontra lehia irabazteko zenbakiak dira, baina ez AEBren kontra.
Irabazleen aldetik Kyrie Irving izan xen izarra 26 punturekin (biko jaurtiketetan 7tik 4 eta hirukoetan 6tik 6 sartuta). Nemanja Bjelica eta Nikola Kalinic izan ziren serbiarren izarrak, bakoitzak 18 puntu lortuta.
Sariak
Podiuma: 1) AEB 2) Serbia 3) Frantzia
Txapelketako bostekorik onena: Milos Teodosic (Serbia), Kyrie Irving (AEB), Nicolas Batum (Frantzia), Pau Gasol (Espainia), Kenneth Faried (AEB).
Txapelketako MVPa (jokalaririk onena): Kyrie Irving (AEB)
Argazkia: FIBA