2014-2015 denboraldia abian da. Atzo arratsaldean Bilboko Zabalgunean ospaturiko ekitaldian, aro berri bati hasiera eman zion Bilbao Basketek. Bertan jokalari guztiak egon ziren (Superkopan hiruko jaurtiketen txapelketan parte hartuko duen Danilo Andjusic, besteak beste) eta komunikabideen aurrean WiseKey babesle ofiziala aurkezteko balio izan zuen.
Pasa den uztailaren 30ean jakitera eman zutenez, enpresa suitzarra beltzezko gizonen babeslea izango da. Akordioa hurrengo bi denboraldietarako da eta izena elastikoetan agertzeaz gain (atzo aurkeztu zituzten) bazkide, jokalari eta zaletuen arteko komunikazioa ahalbidetuko duen app bat martxan jarriko du.
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga