Dejan Todorovic beltzezko gizon berria

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2014ko ira. 19a, 17:28

Unicaja Malagak utzita arituko da serbiarra Bilbao Basketen.

Bilbao Basketek Dejan Todorovic taldeko jokalari berria dela adierazi zuen ostiralean. 20 urte eta 1'96 metroko altuera du serbiarrak eta Unicaja Malagak utzita dator Bilbora. 2011 urtean iritsi zen Malagara eta iaz Adecco Oro ligako Clínicas Rincón taldean jokatu zuen (talde andaluziarrari lotuta dagoen taldea), 14'9 puntuko batazbestekoa lortuz.

Fitxaketa honekin, Sito Alonsok aste honetan emandako prentsaurrekoan eskatzen zuen hegaleko jokalaria lortu du eta, hortaz, taldea osatua dagoela esan daiteke.

Bestalde, ostiralean ere denboraldi honetarako abonatuen kanpainako bigarren fasea aurkeztu zuten Bilbao Arenan "Bilbao Basket, zu bezala" lelopean. Taldeko arduradunen esanetan, orain arteko kanpaina arrakastatsua izan da, nahiz eta uda nahiko nahasia izan den; iazko abonatuen %90ak jada bere abonua berriztu du.

 

Argazkia: Bilbao Basket