Larunbat gauean Bilbao Basketek denboraldiko bigarren garaipena eskuratu zuen Andorra la Vellan Morabancen aurka, landu behar izan zuen partidu batean.
Etxeko taldearentzat egun berezia zen atzokoa, 95/96 denboralditik (Festina Andorra zen urte hartan) ez baitzen Andorran maila goreneko saskibaloirik ikusten. Horrek eragindako presioak eta, batez ere, talde bisitariaren jokoak, 4-13 partziala eragin zuen norgehiagokaren hasieran. Bigarren laurdenean beltzezko gizonen errenta 13 puntukoa izatera iritsi zen, atsedenaldian bederatzi puntukoa izanik (29-38).
Atsedenalditik bueltan, etxeko taldeak intentsitate handiagoarekin eki zion partduari eta 7-2ko partzial bati esker, lau puntura hurbiltzea lortu zuen (36-40). Jabetzaren markagailu batean izandako arazoek 10 minutuko etena eragin zuen hirugarren laurdenaren hasieran.
Arazo guztiak konponduta, lehia berriz hasi zen. Talde bilbotarra erasoan ez zebilen hain eroso eta Printzerriko taldeak bere jokoa aurkitu zuen, borroka eta barruko jokaldiei esker.
Hiru minuturen faltan, Schreiner-en hiruko saskiratze batek (14 puntu, partiduaren amaieran) Andorra aurretik jarri zuen. Minutu zoroak izan ziren; 64-66rekin Ivanovek bi jaurtiketa libre huts egin zituen, hurrengo jokaldia Bertansek urratsak egin zituen eta beranduago Mumbruri teknika bat pitatu zioten; Sadak berdinketa jarri zuen markagailuan. Andorrako semea den Quino Colomek huts egin zuen Sito Alonsoren taldeari garaipena emango zion jaurtiketan eta hortaz norgehiagokak bost minutu gehigarri zan zituen.
Luzapenean Bilbao Basket 0-6 hasi zen eta partidua aise irabaziko zuela zirudien. Hor agertu ziren Trías (10 puntu, 10 errebote) eta Sada (13 puntu) markagailuari buelta emateko. Partiduko azken jabetza Bilbao Basketek zuen. Colomek Andjusic serbiarrari eman zion baloia. Honek, jaurtitzeko betarik ez zuenez, Hervelli eman zion,. Belgikarrak sei metrotik jaurti zuen 0'9 segundu geratzen zirela garaipena Bilbora ekartzeko.
Datorren astean, Bilbao Basketek UCAM Murcia hartuko du Bilbao Arenan.
Argazkia: ACB Photo