Partidua amaitzeko 7 segunduren faltan eta partidua erabakita zegoela, Dejan Todorovic eta Shengeliaren arteko ikamika batek bi taldeetako jokalari guztien arteko borroka eragin zuen. Ondorioz, aulkieetan entrenatzaileak bakarrik egon ziren eta kantxan lau jokalari talde bakoitzeko. Amaiera lotsagarri eta tamalgarria ona izan zen norgehiagoka batentzat.
Lehia polita izan zen atzo arratsaldean Miribillan bildutako 9993 zaleek (Gasteiztik 400 etorri dira) ikusi zutena. Parekatua hasi zen. Bilbao Basketek hartu zuen abantaila, alde txikiekin bazen ere. Lehenengo 10 minutuen ostean 21-22koa zen markagailua. Dairis Bertans 8 punturekin nabarmendu zen lehenengo laurdenean.
Bigarren alurdena ildo beretik joan zen. Markagailu orekatua eta lidertzan aldaketak. Aldageletako bidea hartu zuten bi taldeek beltzezko gizonek sei puntuko aldea zutela (40-34).
Denboraldi osoan zehar gertatu den moduan, hirugarren laurdenean egindako lanak egin zuen garaile Sito Alonsoren taldea. 27-15eko partziala hamar minututan. Ibon Navarroren mutilek ezin izan zuten Alonsoren mutilek erakutsitako jokoaren aurka ezer egin. Talde sendo moduan jokatu zuten bilbotarrek (horren lekuko, bost jokalarik gitxienez 12 puntu sartu dutela) eta defentsatik hasita erabakita utzi zuten lehia (67-49).
Azken laurdenean 24 puntuko errenta izatera iritsi zen Bilbao Basket. Ondo kudeatu dzuten etxekoek errenta eta garaipena ez zuten inoiz arriskuan ikusi. Arestian 93-75 Bilbao Basketen alde eta, honenbestez, denboraldiko 16. garaipena eskuratu zuen.
Arestian aipatu moduan, Alonsok zuzenduriko mutilen arrtean, bostek lortu zituzten 12 puntu edo gehiago: Mumbru eta Marko Tosorovic 14na (kapitainak gainera 7 errebote eta pibotak 6), Colom eta Bertans 13na puntu (antolatzaileak 6 asistentzia banatu dtu) eta Hervellek 15 puntu (5 errebote eta 5 asistentzia baita).
Kanpotarren artean, Bertans anaien txikiak (Davis)12 puntu lortu zituen, Shengeilak 9 puntu eta 7 errebote, eta Jamesek 8 puntu.
Bilbao Basketek datorren astean UCAM Murciari egingo dio bisita eguerdiko 12:15etan.
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga