Gaur eguerdiko partiduan kolore gorria izan da nagusi. Nahiz eta Bilbao Basketentzat bolada onari jarraipena emateko aukera ona zirudien, ez da hori gertatu gaurkoan.
Murtziarrak bikain kantxaratu dira. Bai erasoan (22tik 12 hiruko) bai defentsan ere. Lehenengo laurdenean markagailua estu mantentzea lortu dute beltzezko gizonek (24-18).
Hurrengo 7 minutuetan gertatu denak erabaki du norgehiagoka. 20-0 partziala lortu dute etxekoek. Bilbotarrek ez dute egoerari buelta emateko biderik aurkitu. Atsedenaldian 52-28 zen markagailua.
Kanpotarrek adorea erakutsi dute aldageletatik bueltan. Etxekoen lasaitasuna baliatuta, 14 puntura jarri dira Sito Alonsoren mutilak. Dena den, etxekoek ez dute garaipena inoiz arriskuan ikusi. Hirugarren laurdenaren amaieran 66-50 zen markagailua.
Azkenengo laurdenean errenta kudeatu dute murtziarrek eta, honenbestez, Bilbao Basketek denboraldiko zazpigarren porrota gehitu du.
Marko Todorovic (15 puntu eta 15 errebote), Hervelle (12 puntu eta 9 errebote) eta Mumbru (11 puntu) izan dira onenak Bilbao Basketen aldetik.
Kelati, Bamforth eta Neto (19, 15 eta 13 punturekin hurrenez-hurren) nabarmendu dira murtziarren aldetik.
Datorren igandean Bilbao Basketek Herbalife Kanaria Handia hartuko du Miribillan 12:15ean.