Orain dela 15 urte Bilbon sortutako taldea, sektore anitzetan lanetan dihardu, euren bezero guztien (1000 baino gehiago 28 herrialdeetan) prozesu produktibo eraginkorrak lortzeko zerbitzu eta soluzioak eskeiniz. Esparru ekonomikoan beltzezko gizonek beharrezkoa duten egonkortasuna ematea espero dute Bilbao Basketeko arduradunek.
Asteartean plazaratutako komunikatuan, Administrazio Kontseiluak laster kapital zabalkuntza burutuko duela esan zuen.
Colom eta Wraggeren lesioak
Beste komunikatu batean, antolatzailearen eta hegal pibotaren egoera azaldu zuten beltzezko gizonen osasun zerbitzuko arduradunek Andorrakoaren kasuan, ezker psoas iliakoan lesioa du eta larunbateako euskal derbiarako (Gipuzkoa Basketen aurka gaueko 21:00etan) zalantza da. Lesioaren eboluzioa zein den ikusi beharko da.
Amerikarraren kasuan ez dago zalantzarik. Pasa den igandean gertatu bezala, 34 zenbakiak ez du derbia jokatzerik izango ekuin hankako soeleoan duen mikro hasustura dela eta.
Argazkia: Bilbao Basket