Harmargarren garaipena erreskan lortu zuen larunbatean Bilbao Basketek Miribillan bere babesle berriaren aurkezpenean. Bilbao Arenan bildutako 8900 zaleek hasiertik bukaeraraino bere taldearen jokoaz gozatzeko aukera izan zuten.
Lehenengo hamar minutuetan parekotasuna izan zen nagusi kantxan. Markagailuan aldeak ez ziren oso handiak izan. Etxeko taldeak 11-5eko partziala lortu zuen baina Ponsarnauren mutilek 0-8eko beste partzial batekin markagailua irauli zuen. Azkenean 25-21 lehenengo laurdenaren amaieran.
Bigarren laurdenak izan bat izan zuen: Latavious Williams. 11 puntu lortuta gipuzkoarren ametsgaiztoa izan zen. Colon eta amerikarrak egindako "alley-oop" batek (ohikoa bihurtu den jokaldia) Bilbao Arena zutik jarri zuen. Nahiz eta gipuzkoarrak markagailua estutzen saiatu, atsedenaldian 12 puntukoa zen errenta (47-35).
Jokalariak 15 minutuko atsedenaren ostean, beltzezko gizonek partidua erabaki zuten. Hirugarrena Alonsoren mutilentzat laurdenen magikoa dela argi utzi zuten berriz. Defentsa zorroztuz eta eraso zitalak burutuz aldea handituz joan ziren. 30. minutuan 74-52eko markagailua lortuz
Azkenengo hamar minutuetan interesa markagailuak isladatuko zuen diferentzian zegoen, norgehiagoka nork irabaziko zuen argi baitzegoen. Azkenean 92-66 eta denboraldiko 18. garaipena eskuratuz (horietatik 13 "Miribilla efektuaren" babespean).
Atzotik Alex Mumbru da Bilbao Basketek ACB ligan taldeaten historian puntu gehien sartu duen jokalaria, Marko Banic kroaziarraren aurretik. Atzo 16 puntu sartu zituen, Bertansekin batera taldeko saskiratzailerik nagusiena bilakatuz. Hervellek 15 puntu sartu zituen eta arestian aipatu moduan, Tay Williamsek partidu zoragarria burutu zuen 13 puntu eta 11 errebote lortuta.
Jaime Ponsarnauren mutilen artean Dani Diez nabarmendu zen 16 puntu lortuta. Real Madrilek utzitako jokalariarekin batera Hanley eta Doblas ere aipatzeko lehia jokatu zuten bakoitzak 10 puntu eskuratuz.
Datorren astean Bilbao Basketek Estudiantesi egongo dio bisita. Bi taldeek igandean arratsaldeko 18:30etan neurtuko dute indarrak. Sito Alonsok Dejan Todorovicek kantxaratzeko aukera izango du, kroaziarrak bere zigorra bere baitu.
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga