Bi hilabete pasa dira Bilbao Basketek etxetik kanpo azkenengo norgehiagoka irabazi zuenetik. Etxera esku hutsik berriz.
Partiduaren hasierak lehiaren dinamika argo utzi zuen: Estudiantesek erasoan poste txikia eta zonan jokatzen zuen eta Bilbao Basketek kanpoko jaurtiketal egitera behartuta zegoen, etxekoen defensa zorrotzagatik. Hala ere kanpotarrek 6'75ko marratik asmatzen zutenez, diferentziak ez ziren handiak. Lehen hamar minutuen amaieran 20-19 zen markagailua.
Bigarren laurdenean jokoa azkartu zen eta horrek akatsak agertzea ahalbidetu zuen, batez ere etxeko taldean. Alonsorenek baloiak errekuperatu (Colomek hiru jarraian) eta kontraerasoan ateratzeko aukera izan zuten. Aurreko laurdenean bezala, parekotasuna zen nagusi. Norgehiagokaren atsedenaldian 36-35 zen markagaiua.
Partiduaren norakoa aldatu nahian, Sito Alonsok bere bi antolatzaileak batera kantxaratu zituen aldageletatik bueltan. Denboraldian zehar askotan errekurtso honek emaitza onak eman dizkion arren, planteamenduak kale egon zion atzokoan. Aradori italiarrak etxeko taldearen erantzunkizuna hartu eta lau minutuetan 12-3ko partziala lortu zuen Estudiantesek. Vidorretaren mutilen zonakako defensa apurtu ezinik, beltzezko gizonak ez ziren eroso jokatzen ari eta madrildsrrek hori ondo baino hobeto aprobetxatu zuten hirugsrreb laurdenaren amaieran hamar puntuko aldearekin amaitzeko (62-52)
Azkenengo hamar minutuetan Bilbao Basketek ez zuen amore eman. Mumbru agertu zen bere taldearen erreakzioaren buru bihurtuz. Estudiantesen jokalariek faltekin izandako arazoak profitatuz, puntu barwra jarri ziren beltzezko gizonak norgehiagoka bukatzeko hiru minuturen faltan. Markagailua iraultzeko esperantzak hori amaitu ziren ordea, etxeko taldeak defensa bikaina egon baitzuen. Amaieran 83-77.
Bertans, Colom, Mumbru eta Marko Todorovic nabarmendu ziren beltzezko gizonen artean. Letoniarrak 14 puntu eskuratu zituen (4/5 hiruko jaurtiketetan). 13na puntu sartu zituzten antolatzaile eta hegalekoak eta 11 puntu eta 5 errebote lortu zituen pibotak.
Aradori izan zen etxekoen izarra 22 puntu eta 8 errebote lortuta. Bersrekin batera Slokar eta Rabasedak ere lehia ona jokatu zuten bakoitzak 13 puntu eskuratuz.
Galiziara egingo du bidaia Bilbao Basketek datorren igandean. Etxetik kanpoko bolada txarrari amaiera wmateko asmoz Obradoiren aurka neurtuko ditu indarrak arratsaldeko 18:30etatik aurrera (teledeporten zuzenean ikusgai).
Argazkia: ACB Photo.