Gehiegizko konfiantza

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2015ko api. 14a, 08:56

Azkenengo laurden tamalgarri baten ostean, Bilbao Basketek ia irabazita zuen norgehiagoka galdu zuen Rio Natura Mombus borrrokalari baten kontra (77-72).

Berrogei minutuz kontzentratuta egon ezean, normalean ez dago partidurik irabazterik saskibaloian. Nahiz eta hiru laurdenetanjoko bikaina erakutsi ezin da noiz lehia amaitutzat eman. Horrela laburtu daiteke igande arratsaldean Santiagoko Fontes do Sar pabilioian jokatutako partidua. Beltzezko gizonek ez zuten 19 puntuko errenta kudeatu eta etxetik kanpo garaipena lortzeko aukera ezinhobea zena aprobetxatu.

Partiduak bi protagonista izan zituen nagusi lehenengo laurdenean. Bat talde bakoitzean. Waczinsky etxekoen artetik eta Andjusic kanpotarren aldetik, 10 eta 9 puntu sartuta hurrenez-hurren. Sito Alonsorenek defentsa zorrotza erakutsi zuten eta erasoan hiruko jaurtiketetan asatzen zuten (10etik 6). Gauzak horrrela, lehenengo hamar minutuak 18-22ko markagailuarekin bukatu ziren.

Bigarren laurdenean gauzak nahilo berdintsu joan ziren. Beltzeko gizonek nahiz eta biko jaurtiketetan asmatu ez, gehienez 19 puntuko aldea lortu zuten. Lopez, Mumbru eta Bertansen gidaritzapean lehia kontrolpean zuten bilbotarrek. Hutsartebat eskatuta, Moncho Fernandez gauzak aldatzen saiatu zen aren, kanpotarrak ez zuten erritmoa jeitsi eta galiziarak ez ziren kapaz bere aurrean zuten taldea gelditzeko. Atsedenadian markagailuak 27-41koa erakusten zuen.

Aldageletatik bueltan, portzentaiak bi taldeetan berdindu ziren eta horrek aldea oso handiak ez izatea ahalbidetu zuen. Galiziarek adorea erakutsi zuten defentsa zorroztuz eta Waczinsky eta Kleberren gidaritzapean aldea hesi psikologikora murriztu zuten. Bilbotarak hiruko jaurtiketetak baliatuta (ikusgarria Bertansek kantxa erditik laurdenaren azken segunduan lortutakoa) 49-64ko markagailua jarri zuten eta partidua ia amaituta zegoela zirudien.

Obradoiro borrokarako prest dagoen taldea dela argi eta garbi erakutsi zuen beste behin ordea. Fernandezen mutilen lanak eta Alonsorenek izandako gainbehera izan ziren nagusi partiduko azken hamar minutuetan orokorrean eta azkenengo lau minutuetan batez ere, non etxekoek 18-2ko partziala lortu zuten (laurdeneko partziala 28-8koa izan zen). Norgehiagoka 77-72 bukatu zen eta hortaz, etxetik kanpo beste porrot bat jasan zuten bilbotarrek, nahiko mingarria gainera lehiaren norakoa ikusita.

Bertans, Mmbru, Lopez eta Hervelle izan ziren onenak Bilbao Basketen aldetik. Iazko "rosteretik" gelditzen diren jokalariek 15, 14, 13 eta 11 puntu eskuratu zituzten hurrenez hurren. Andjusic modu bikainean hasi zen arren, ez zen 9 puntu horiek baino gehiago eskuratzeko kapaz izan.  

Waczinsky izan zen bere taldeko eta norgehiagokako izarraizan. 27 puntu eta 5 asistentzia lortu zituen. Berarekin batera JKleber 14 punturekin eta Corbacho 10ein nabarmendu ziren talde galiziarrean.

Beltzezko gizonek azkenengo laurdenean izandako ilunaldia berriz ez gertatzeko, Alonso eta bere laguntzaileek jokalariekin batera aztertuko dute seguru, Datoren jardunaldian Bilbao Basketek Tenerife hartuko du etxean, larunbatean arratsaldeko 19:15etan (etb4)

 

Argazkia: ACB Photo.