Kyle Rowley pibota pasa den denboraldian Zornotza saskibaloi taldean ibili zen. 2'12 metro eta 25 urte ditu. Bi taldeak akordio batera heldu dira jokalaria entrenamenduetan Sito Alonsoren agindupera aritzeko. Ikusteke dago entrenatzaile madrildarrak norgehiagoketarako deitzen duen.