Azkenengo hilabeteko Bilbao Basket ez da denboraldi osoan zehar sendo eta lehiakor agertzen zen talde hura. Zertara jokatzen zuen zekiena. Partiduen norakoa zein zen kontuan izan gabe aurpegia ematen zuena. Esfortsuaren ordaina izan liteke baina beltzezko gizonei gasolina amaitu zaiela dirudi. Indar barik kantxaratzen dira. Eta hori da zalegoari arduratzen diona, galtzeko modua, partiduak galtzea baino.
Sito Alonsoren taldeak ez zuen aukerarik izan norgehiagoka osoan. Ezinean kantxaren bi aldeetan. Erasoko portzentaiak oso baxuak izan ziren eta defentsan ahul agertu ziren. Hirugarren laurdenean izan ezik (14-19 bilbotarren alde) besteetan izandako partzialek argi erakusten zuten zuriak jaun eta jabe aritu zirela (23-7 leheengoan, 29-17 bigarrenean eta azkenengoan 12-9 dena erabakita zegoenean).
Historia gabeko lehia honetan, beltzezko gizonen aldetik Marko Todorovic 14 puntu eta 6 errebote lortuta nabarmendu zen. Berarekin batera Bertans 10 pinturekin eta Williams 6 puntu eta 13 erreboterekin (horietatik 10 erasoan) ondo aritu ziren.
Pablo Lasok zuzendutako taldean Campazzo 13 punturekin, Reyes 11rekin (7 lehenengo laurdenean) eta Rudy eta Carroll 10na puntu saretuta izan ziren onenak.
Datorren larunbatean. Joventut izango du Bilbao Basketek bisitari Miribillan gaueko 21:00etan
Argazkia: ACB Photo