Larunbatean Jovrntuti irabazi eta Valentziak Kanaria Handiaren aurka galdu ostean, Bilbao Basketek play-offak jokatuko ditu. Hiru jardunaldi falta dira fase erregularra bukatzeko eta beltzezko gizonak Real Madril, Unicaja Malaga eta Bartzelonarekin batera matematikoki sailkatuta daude.
Sito Alonsok zuzentzen duen taldea laugarren postuan kokatuta dago eta postu horretan amaitzekotan, kantxa faktorea bermatuta izango luke lehenengo kanporaketan. Azkenengo hiru jardunaldietan Bartzelona eta Valentziaren kontra etxetik kanpo jokatuko du eta azkenengo norgehiagoka Miribillan, Unicajaren aurka neurtuko ditu indarrak.