Joan den larunbat gaueko norgehiagoka Bartzelonak irabazi zuen sailkapeneko bigarren postura hurbilduz eta Bilbao Basket bostgarrenera jaitsiaraziz.
7tik 6. Zenbaki hauekin lehenengo laurdena laburtzen da. Hori izan zen etxekoek hiruko jaurtiketetan izan zuten estatistika. Huertas eta Abrinesen gidaritzapean 30-17koa jarri zuen Xavi Pascualen taldeak markagailua.
Sito Alonsoren taldeak lehenengo hamar minututan erakutsi ez zuen defentsa erabili zuen Bartzelonaren erasoko jarioak. Puntu batera jarri ziren 25 minutuan (43-42) eta bazirudien lehia estua izango zela hortik aurrera. Atsedenaldian 43-35 eta bueltan lehia latza ikusiko zela zirudien.
Ez zen horrela izan. Satoransky eta Tomicek erantzunkizuna hartu zuten Pascualen taldean berriz markagailuan alde erosoa izateko. Bilbao Basketek aukera handia galdu zuela zirudien. Hirugarren laurdenaren amaieran 63-50.
Kantxara bueltan, Nachbaren 2+1ekoa eta Navarroren hiruko batek, partiduko diferentziarik handiena ezarri zuten markagailuan (69-52 32 minutuan). Hortik aurrera Bilbao Basketen erreakzioa etorri zen Raul Lopezen gidaritzapean, eta Marko Todorovic eta Alex Mumbruren puntuek (ACBn 6.000 puntuak gainditu zituen) beltzezko gizonak areriora hurbiduarazi zituen. Bi minuturen faltan 7koa zen aldea, baina azkenean Bartzelonak aldea ondo kudeatu zuen norgehiagoka irabazteko (80-73).
Azkenengo etxetik kanpoko partiduetan ez bezala, Bilbao Basketek adorea erakutsi zuen azkenengo momentura arte. Denboraldi osoan ikusi den taldea ikusi zen larunbatean.
Mumbru 17 punturekin, Lopez 14rekin, Marko Todorovic 11 puntu eta 8 erreboterekin eta Colom eta Williams 10na puntu sartuta (amerikarrak 7 errebote ere lortu zituen) nabarmendu ziren Alondorenen gizonen arrean.
Etxeko taldean Tomic 14 punturekin, Satoransky 13 lortuta eta Abrines 11rekin izan ziren onenak.
Larunbatean sailkapeneko laugarren postua jokoan egongo da kantxan Valentzia eta Bilbao Basketen arteko norgehiagokan. 18:30ean (etb1) lehia latza espero da play-offetako lehenengo kanporaketan kantxa faktorea izateko aukera ematen duen azkenengo txartela lortzeko.