Ligak gaur jakinarazi du zein den liga erregularreko bostekorik onena eta Marko Todorovic, beltzezko gizona, 2014-2015 denboraldiko pibot onena izendatu dute.
Montenegroko 23 urteko jokalaria denboraldi aparta egiten ari da eta Bilbao Basket sailkapeneko goiko postuetan egotearen erantzuleetako bat da. Batezbeste 11'3 puntu, 7'2 errebote, 1'2 asistentzia, 1'2 berreskuratutako baloi, tapoi 1 eta 17'5eko balorazioa lortu ditu.
Prentsa, entrenatzaile, zale eta jokalarien arteko bozka hartzen da kontuan boskotea hautatzerako orduan. Prentsak lehenengo postuan aukeratu du, entrenatzaileek bigarrenean eta zale zein jokalariek hirugarrenean.
Jayson Granger (Unicaja), Sergio Llull (Real Madril), Pau Ribas (Valentzia Basket) eta Felipe Reyes (Real Madril) dira boskote onena osatzen dutenak.
Argazkia: Bilbao Basket