Jardunaldi bakoitzaren ostean, Kia auto markak (ligako babesletariko bat) sailkapena egin du asteburuko 7 jokaldi ikusgarrienekin. Sailkapen horretako agerraldiak kontutan hartuta, jokalari ikusgarriena izendatzen dute fase erregularra bukatuta, eta 2014-2015 denboraldian Bilbao Basketeko Latavious Williams izan da. Amerikarra Sevillako Porzingis eta Bartzelonako Satoranskyren aurretik gailendu da.
Beltzezko gizonen pibotak albiste izan dira aste honetan, atzo Marko Todorovic denboraldiko bosteko onenean aukeratu baitzuten.