2014-2015 denboraldiko fase erregularra amaitu da. 35 jardunaldiren ostean zortzi dira txapelketa lortzeko lehiatuko direnak: Real Madril, Bartzelona, Unicaja, Bilbao Basket, Valentzia, Laboral Kutxa, Joventut eta Kanaria Handia.
Beltzezko gizonek Valentziaren aurka neurtuko dituzte indarrak ostegunetik aurrera. Final laurdenetako kanporaketak gehienez hiru norgehiagoka izango ditu: lehenengoa Bilbon, bigarrena Turiako hiriburuan eta behar izanez gero, hirugarrena Miribillan.
Argazkian kanporaketa guztiak ikusi ditzakezue.
Argazkia: ACB Photo