Aktibitatea Bilbao Basketen

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2015ko abu. 22a, 15:17

2015-2016 denboraldia prestatzen buru belarri aritu da talde bilbotarra udan zehar.

Maiatzean 2014-2015 denboraldia bukatu zen eta harrezkero taldeko arduradunak urrian hasiko den denboraldi berria prestatzen dihardute.

Agurrak, fitxaketak eta kontratu luzapenak

Sei dira taldean jarraituko ez duten jokalariak. Quino Colom, Marko Todorovic, Latavious Williams, Dejan Todorovic, Ethan Wragge eta Danilo Andjusic. Errusian jokatuko dute lehenengo hirurek, Lokomotiv Kuban (Colom eta Williams) eta Khimkin (Todorovic). Montenegrinokoaren fitxaketa ezustekotzat jo daiteke, Bartzelonak utzita jokatu baitzuen pasa den denboraldia Bilbon eta egindako lan bikainaren ostean, Xavi Pascualek zuzendutako taldean jokatzea espero baitzen. Malagak interes handia zuen hegal pibota fitxatzeko baina azkenenan Khimkin jarraituko du bere ibilbidea. Dairis Bertans ere Errusiara bere kirol ibilbidea jarraituko zuela zirudien, baina azkenean hegalak Bilbon jarraituko du.

Batzuk joan eta beste batzu etprri. Honek dira Bilbao Basketek 2015-2016 denboraldian izango dituen aurpegi berriak:

Alex Rouff: 28 urteko amerikarrak bi urterko kontratua zinatu du. 1'98ko alttuera duen hegalekoak iaz Göttingen talde alemaniarrean 14'8 puntu, 4'1 errebote eta 5'1 asistentzia lortu zituen batazbeste. 

Georgios Bogris: Pibot greziarrak ere bi denboraldirako akordioa sinatu du. 26 urteko eta 2'10eko altuera duen jokalariak iaz Morabanc Andorran jokatu zuen 8'1 puntu eta 2'9 errebote batazbete lortuz.

Clevin Hannah: Antolatzaile amerikarra "beltzezko gizona" izango da hurrengo bi denboraldietan. 27 urte ditu eta iaz Badalonan lan txukuna burutu zuen.

Alex Suarez: Real Madrilek utzita jokatuko du 21 urteko hegal pibotak. Bere kirol ibilbide guztia Badalonako Joventuten egin du orain arte.

Shawn James: Iaz EA7 Milanen jokatu nstea, 31 urte eta 2'08ko pibota talde bilbotarrean arituko da hurrengo denboraldian.

 

Kontratua luzatu dute taldeko beteranoek, Tobias Borgek eta baita Sito Alonsok ere. Entrenatzaile madrildarrak 2017ko denboraldia bukatu arte zuen kontratua eta beste hiru urtez luzatu du bere kontratua. Eskolta suediarra bi urtez izango da "beltzezko gizon". Axel Hervellek hiru urteko kontratua sinatu du, Raul Lopezek urte batekoa eta Alex Mumbruk beste urte baterako, 2017ko denboraldia bukatu arte alegia. Azeri zaharrek erreferentzia izaten jarriatuko dute. Borja Mendia bizkaitarrak ere taldean jarraituko du.

Aste honetan jokalariak azterketa medikoak egin dituzte.

 

Eurocup

Bilbao Basket 20115-2016 denboraldian Europara bueltatuko da. Lehenengo fasean Olimpija Ljubljana talde esloveniarra, Nanterre talde frantziarra, Trento talde italiarra eta Bonn eta Oldenburg talde alemaniarrak izango dira. Azken hau Nymburg talde txekiarraren ordez sartu da txapelketara, parte hartzeari uko egin baitio Nymburgek.

 

Arropa hornitzaile berria

Errea izango da joko eta kaleko arropaz arduratuko den enpresa.

 

Argazkia: Bilbao Basket