Urrian hasiko da liga txapelketa eta bihar Bilbao Basketek aurredenboraldiko lehenengo norgehiagoka jokatuko du Zornotzako Larrea kiroldegian bertako taldearen aurka. Orotara, talde bilbotarrak bihar eta urriak 4 bitartean zortzi lehia izango ditu:
irailaren 5a: Zornotza-Bilbao Basket (Zornotza)
irailaren 13a: Bilbao Basket-Manresa (Ibiza)
irailaren 25etik 27ra: Obradoiro, Kanaria Handia eta Valentziarekin batera kuadrangularra (Burgos)
irailaren 29a: Bilbao Basket-Joventut (Monzon)
urriaren 1a: Bilbao Basket-Manresa (Viella)
urriaren 4a: Bilbao Basket-Zaragoza (Ejea de los Caballeros)
Era berean, aurre denboraldian Zornotzarekin lotutako bi jokalari izango ditu Bilbao Basketek: Etinosa Erevbenagie (1'88/20 urte) eta Seydou Aboubacar (2'07/21 urte). Lehena Panathinaikos talde greziarraren harrobitik ateratako antolatzaile-eskolta da eta bigarrena iaz Palentzian jokatu zuen pibota da.
Babesle berriak
Bulegoetan ere lan eskerga ari dira egiten. Aste honetan jakin da Bilbao Basketek hiru babele berri izango dituela: Retabet.es, Simply eta Foodoo. Lehenengoa (orain gutxi Gipuzkoa Basketen babesle nagusia bihurtu dena) Miribillako kantxa erdian agertzen zen pasa den urtean eta aurten kamisetaren aurre aldean agertuko da Dominion babesle nagusiaren azpian. Supermerkatu katearen izena sorbaldaren goiko aldean agertuko da eta Ledesma kalean dagoen jatetxearen izena parkaren atzeko aldean agertuko da.
2015-2016ko egutegia
Jarraian agertzen den linkan, ACBn Bilbao Basketek denboraldi erregularrean jokatuko dituen partiduak agertzen dira.