Bilbao Basketek ofizial egin du udan zurrumurrua izan dena: Dejan Todorovic taldean jarraituko du iazko baldintza berdinekin, hau da, Unicaja Malagak utzita. 21 urteko hegaleko serbiarrak hortaz bigaren denboraldia egingo du Bilbon. Pasa den larunbatetik taldearekin entrenamenduetan ibili da eta bihar Ibizara bidaiatuko du bere taldekideekin Manresaren kontra igandean aurredenboraldiko bigarren partidua jokatzeko.
2015-2016ko dortsalak
Jokalariek elastikoetan eroango duten zenbakia:
5 Shawn James
7 Alexander Ruoff
8 Tobias Borg
9 Dairis Bertans
10 Borja Mendia
11 Klevin Hannah
13 Georgios Bogris
15 Alex Mumbru
17 Axel Hervelle
20 Dejan Todorovic
31 Raul Lopez
33 Alex Suarez