2012-2013 denboraldiaren erdialdean Uxue enpresak Gescrapen lekua hartu zuen Bilbao Basketen elastikoan, modu horretan taldearen babesle nagusia bihurtuz. Akordioaren arabera, 4 denboraldi eta erdian energia berriztagarriekin lan egiten zuen enpresak 6'9 miioi euro ordainduko zizkion urte hartan Gorka Arrinda buru zuen talde bilbotarrari. Istorioren amaiera jakina da: Sergio Camposek zuzendutako enpresak ez zuen bere hitza bete eta Bilbao Basketek ez zuen diru kopuru hori jaso.
Bizkaiko Auzitegi Probintzialak atzo eman zuen aditzera "Uxue Kasua" deritzonari. Horren arabera, Sergio Camposek hiru urteko zigorra bete beharko du kartzelan eta 900.000 euroko isuna ordaindu beharko dio Bilbao Basketi. Akusatuak, nahi izanez gero, bost egun ditu Epaitegi Gorenean errekurtsoa aurkezteko.
Argazkia: Bilbao Basket