Begic bi hilabete KO

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2016ko urt. 17a, 12:11

Argazkia: Bilbo Basket/Aitor Arrizabalaga

Eurocupeko partiduan izandako kolpea uste baino txarragoa da.

Mirza Begic bi hilabetez egongo da kantxetatik kanpo pasa den asteazkenean Banbit talde turkiarraren aurka erradioa apurtu ostean. Lehiaren hirugarren laurdenean hartu zuen kolpea eslobeniarrak. Froga desberdinak egin ostean, medikuek ez dute ebakuntza egiteko beharrik ikusi.

Taldeak ez du fitxaketarik egingo pibotaren hutsunea betetzeko eta, seguruenik, Seydou Aboubacarrek hartuko du bere lekua.