Tautvydas Slezas lituaniarraren fitxaketa iragarri du gaur Bilbao Basketek. Lituaniarra da, 25 urte ditu, 2'07ko altuera. 2015-2016 denboraldia amaitu arte sinatu du talde bilbotarrarekin. Caceresen jokatu du aurten LEB Oro ligan batez beste 7'8 puntu, 8'3 errebote eta 1'9 asistentzia lortuz.
Bihar IMQko instalazioetan azterketa medikuak gainditu ondoren aurkeztuko dute eta taldekide berriekin lanean hasiko da.