"Guretzat Kopan egotea oso garrantzitsua da eta aukera probestu nahi dugu. Modu bakarra dugu disfrutatzeko, maila gorenean konpetitzea. Mentalki prest gaude partiduari aurre egiteko". Horiek izan ziren Sito Alonsoren hitzak Koruñara bidaiatu baino lehen.
Ilusioz eta anbizioz beterik joan dira "beltzezko gizonak" Galizia aldera, gaur Bartzelonaren kontra Kopako final laurdenak jokatzeko. Ez da lehia erreza izango, ez bakarrik talde kataluniarra txapelketa irabazteko faboritoetako bat dielako, baita Bilbao Basketek ezin izango duelako Mirza Begic eta Tobias Borgen laguntza izan. Pibot bosniarra ez da oraindik bere lesiotik osatu eta eskolta suediarrak beste bi edo hiru asteetan geldirik egon beharko du (entrenatzailearen hitzetan) oin batean duen lesioagatik (gogoratu beharra dago pasa den igandean ez zuela jokatu talde bilbotarrak Kanaria Handian galdutako partiduan). Arazo horri aurre egiteko, Alonsoren hitzetan "bi joko antolatzailerekin bakarrik zaila izango da norgehiagoka irabaztea eta horregatik segurazki partiduko fase batzuetan Ruoffek egingo du lan hori eta esfortsu hori orekatzeko Todorovicek minutu gehiago izan ahal ditu".
"40 minututan dena dago jokoan. Kopa partidu bateko kanporaketak dira eta dena gertatu daiteke. Gure aukera guztiak baliatu behar ditugu Bartzelonaren aurka". Mumbru kapitainaren hitzak aztertuz esan daiteke borrokatzera joango direla txapelketan ahalik eta urrunen heltzeko asmoz.
Bartzelona da lehenengo arerioa gaur arratsaldeko 19:00etan (teledeporten zuzenean). Irabazi ezkero, finalerdietako aurkaria Valentzia eta Kanaria Handiaren arteko norgehiagokatik aterako litzateke.
Argazkia: Bilbao Basket