Hausnarketa pertsonal bat artikulua hasteko: ez ginen hain onak lehen eta ez gara hain txarrak orain.
Atzo "beltzezko gizonei" ez zitzaien ezer atera. Baskoniak partidu ia perfektua jokatu zuen, intentsitatez betea eta jaurtiketetan asmatuz. Horren aurrean Alonsorenek ez zuten jakin zelan erantzun. Zenbakiek argi eta garbi isladatzen dute atzo Gasteizen gertatutakoa, batez ere lehenengo zatian: 27-9 lehenengo laurdenean eta 31-18 bigarrenean. Bigarren zatiak ez zuen historiarik izan, Perasovicenek atsedenaldirako norgehiagoka bereganatuta baitzuten (58-27).
Bilbotarrak saiatu ziren lehia duintasunez bukatzen baina buruaren ordez bihotzak agintzen duenean, normalean gauzak ez dira nahi bezela ateratzen eta gainera aurkaria inspiratuta baldin badago, ez dago zer eginik. Hirugarren laurdena parekatuagoa izan zen (21-19) baina azkenenik, berriz ere, etxekoek sarraskia egin zuten "beltzezko gizonen" saskian (29-16). Norgehiagoka 108-62 bukatu zen eta prentsaurrekoan Sito Alonsok esan bezala "gaukoa (atzokoa) ez da ahaztu behar. Erreferentziatzat hartu behar dugu ikasteko".
Mumbru eta Bertans, 21 eta 11 punturekin hurrenez-hurren, nabarmendu ziren Bilbao Basketen. Baskonian Adams 30 punturekin izan zen izarra. Berarekin batera Bourousis, James eta Davis Bertansek ("beltzezko gizonaren" anaia gaztea) ere partidu ona egin zuten, 14, 13 ewta 12 punturekin hurrenez-hurren.
Datorren igandean Estudiantesen kontra jokatuko du Bilbao Basketek. Madrilen izango da norgehiagoka arratsaldeko 19:30etan.
Argazkia: ACB Photo