Kapitainak 600

Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga

Biharko partidua jokatuta lortuko du marka Alex Mumbruk.

Bilbao Basketek bihar Madrilen Estudiantesen aurka jokatuko du.  Norgehiagoka Mumbruk ACB ligan jokatuko duen 600.a izango da. "Beltzezko gizonen" kapitainak Joventutekin egin zuen debuta 1997ko irailaren 6an egin zuen debuta. Hiru taldeetan egin du bere ibilbidea: Joventuten kamiseta defenditu du 150 norgehiagoketan (73 aldiz 1997-2002 artean eta 77 aldiz 2004-2006 artean), Real Madrilen kamiseta 177 alditan (68 aldiz 2002-2004 arten eta 109 2006-2009 artean) eta 2009 denboraldia hasi zenetik Bilbao Basketen elastikoa (biharko lehia kontuan hartuta) 279 alditan. Beste bi denboraldietarako kontratua du eta, honenebestez, estattistika handituz joango da.

Baina hori ez da izango 15 zenb akidunak lortuko duen marka bakarra. Estudiantesen kontra puntuak pilatzen baditu, ACB ligako saskiratzaile historikoen zerrendan 11. postua lortuko du Darryl Middletonen gainetik (berdinduta daude 6.425na punturekin). Zerrendan hurrengoa Juan Antonio San Epifanio "Epi" Bartzelonako jokalari mitikoa da 7.029 punturekin.

 

Arazoak Sitorentzat

Bestalde, biharko partidurko "beltzezko gizonen" entrenatzaileak arazoak izango ditu bihjarko errotazioetan, Alex Ruoffek ez duelako jokatuko sorbaldan mina hartu duelako eta Raul eta Borg azkenengo momentura arte zalantza izango direlako. Lehia garrantzitsua da taldeak play-offetako postuetan mantentzeko.