Ezinean

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2016ko mar. 15a, 21:18

Argazkia: ACB Photo

Bilbao Basketek Estudiantesen kantxan galdu zuen igande arratsaldean (81-70).

Badirudi kopak eragin negatiboa izan duela "beltzezko gizonengan". Bartzelonari irabazateko egin behar izan zuten esfortsuak indarge utzi ditu antza. Eta honi jokalari batzuk (Ruoff min hartuta; Borg, Raul eta Begic %100ean egotetik urrun) min hartuta daudela gehitzen badiogu, ekuazioa ez da batere onuragarria bilbotarrentzat.

Hereneguneko lehian Estudiantes partiduaren bila atera zen lehenengo segundutik, garaipen gosez. Laugarren minutuan 8-2ko zen markagailua, kanpotarrak ez baitzuten jaurtiketetan asmatzen eta baloi ugari galtzen baitzuten (etxekoen meritua hori). Mumbruk hartu zuen erantzunkizuna bere 600. partiduan bere taldea partiduan sartzeko, baina erantzuna berehalakoa izan zen. Estudiantesen joko hobeak bost puntuko errenta lortzea ahalbidetu zion lehenengo laurdenaren amaierarako (17-12).

Aldea bederatzi puntura handitu zen bigarren laurdenaren hasieran. Hor iritsi zen bilbotarren erreakzioa. 0-11ko partziala lortu zuten laurdenaren erdialdean bi puntuko errenta lortzeko (22-24). Baina Aonsoren mutilen zoritxarrerako, madrildarrak eskumutur fina zuten eta lehenengo laurdenaren antzera, berriz hartu zuten elektronikoan aldea (39-35 atsedenaldian).

Valdeolmillosen mutilak sailkapeneko putzutik lehen bait lehen ateratzeko garaipena nahi zuten. Alonsorenek play-offetako trena ez galtzeko. Eta horrek jokoari intentsitatea gehitu zion. Laprovittola etxekoen aldetik eta Bertansek kanpotarren aldetik hartu zuten erasoko erantzunkizuna. Markagailuan hurbiltzen saiatzen ziren "beltzezko gizonak" baina hirugarren laurdenaren hastapenean diferentzia sei puntukoa zen Estudiantesen alde (64-58).

Etxekoek garaipena hiru minututan lortutako 8-0ko partzial batekin ziurtatu zuten. Hortik aurrera errenta kudeatu besterik ez zuten egin ACB ligan jarraitzeko esperantzekin jarraitzeko (81-70).

Bertans izan zen bilbotarren izar nagusia 19 puntu lortuta. Berarekin batera Mumbru 14 punurekin eta Hannah 11rekin nabarmendu ziren. Etxeko taldean Laprovittola argentinarra izan zen onean 25 puntu eta 6 asistentziekin. Simpsom eta Hernangomezen lana ere goraipatzekoa izan zen. Lehenak 13 puntu eta 7 errebote lortu zituen eta espaniar gazteak 12 puntu eta 5 errebote.

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak bere 75. urteurrena ospatzeko, datorren larunbatean Miribillan bi partidu egongo dira. "All Star Day" bezala izendatu den egunean, bizkaitar eta gipuzkoarren arteko derbi bikoitza egongo da. Arratsaldeko 17:00etan emakumezkoen ligaren barruan Gernika Bizkaiak IDK Gipuzkoa hartuko du eta 20:45ean Bilbao Basketek Gipuzkoa Basketen bisita izango du.