Balio handiko garaipena

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2016ko api. 4a, 08:00

Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga

"Beltzezko gizonak" sendo agertu ziren larunbatean Fuenlabradaren aurkako lehian (86-71).

Play-offetan sartzeko arerio zuzen baten aurka partidu serio eta txukuna jokatu zuten larunbatean "beltzezko gizonak" Miribillan, Mrko Todoroviecen itzulerare egunean. Montenegroko hegal-pibotak Khimkik utzita ibiliko da iaz bere mailarik onena eman zuen taldean. 

Fuenlabradak ondo ekin zion lehiari 0-4 eta 4-7ko aldeak hartuz. Bilbotarrak lanean hasi ziren, defentsan batez ere (Dejan Todorovicen lana goraipatzekoa izan zen esaprru honetan). Atzean egindako lan horrek onurak ekarri zituen erasoan Alonsoren taldearentzat, lehenengo alde esanguratsuak lortzea ahalbidetuz. Bilbao Basketen gizon handiak zonan jaun eta jabe aritu ziren. Bai Bogris, baita Begic ere, euren defendatzaileak baino altuagoak ziren eta euren taldekideek ez zuten zalantzari izan eurekin pinturan jokatzeko. Barruko jokoa izan zen garaipenaren gakoetako bat. Lehenengo laurdenaren amaieran 21-15 etxekoen alde.

Raul Lopezen gidaritzapean, bigarrren laurdenean gidoia ez zen batere aldatu. Defentsa zorrotza eta erasoan gizon altuak zonan nahieran ibiltzeko. Pibotak ez ezik, Hervellek ere bere betiko grin eta lanari puntuak gehitu zizkion atzokoan. Atsedenaldira 43-30ko markagailuarekin iritsi ziren bi taldeak.

Aldageletatik bueltan, Marko Todorovicen "debuta" etorri zen. "Marea beltzak" txalo zaparrada handi batekin ongi etorria eman zion berriz hegal-pibot gazteari. Kantxan ibilitako 5 minutuetan 2 puntu eta 3 errebote piatu zituen. Oraindik galduta ibili bazen ere (ez du ia entrenamendurik burutu) bere itzulerak poza eta ilusioa sortu du zaletuarengan. Hirugaren laurdenaren bukaeran, elektronikoak 60-48koa erakusten zuen.

Zortzi puntura hurbildu ziren madrildarrak, Urtasunen gidaitzapean. Denboraldian zehar askotan bizi izan dira "beltzezko gizonen" gainbeherak, (azkena pasaden igandean Malagan, partidu osoan aurretik ibii ostean, lehia galdu zuten) baina atzo ez zen horrelakorik gertatu. Begicen hiru puntuk eta Hannahren bostek lasaitasuna ekarri zuten eta garaipena ez zen Madril aldera joan. Bukaeran 86-71, play offetan egoteko aukerak zeuden moduan eta Fuenlabradarekin "basket-average" errekueratuta (lehenengo itzulian lau puntuz galdu zuen Alonsoren taldeak).

Bost jokalarik 10 puntu edo gehiago lortu zituzten Bilbao Basketen: Bogris (16, 6 errebote lortuta), Hannah (14), Hervelle (13, 7 errebote eta 5 baloi lapurtuak), Raul (11, 5 asistentziekin) eta Begic (10, 6 erreboterekin). 

Fuenlabradan, Tabu, Urtasun eta Paunic nabarmendu ziren. Leheneak 14 punturekin eta beste biek 11na lortuta.

Hurrengo igandean arratsaldeko 18:30etan eta teledeporteko kamarak lekuko direla, Real Madrilri egingo dio bisita Bilbao Basketek.

 

Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga