Zailtasunak alde batera utziz

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2016ko api. 26a, 09:00

Play-offetako postuetan egoteko garaipen garrantzitsua lortu zuen igandean Bilbao Basketek Badalonan (73-92).

Esan daiteke Bilbao Basketek lorturiko bi garaipenak (pasa den astekoa Sevilllaren aurka eta atzokoa Joventuten kontra) merituzkoak direla, taldearen portzentai handi bat lesionatuta ibili baita (igandean Hannah, Bertana, Begic eta Marko Todorovic azken momentua arte zalantza izan ziren eta Dejan Todorovic eta Borgen bajei gehituta). Denboraldiaren une erabakiorrean heldu da zorigaitza baina Sito Alonsok partiduaren atariko prentsaurrekoan esan bezala "ez dugu nor falta zaigun begiratu behar eta dagoenarekin aurrera egin beharra dago".

Eta hori egin zuten "beltzezko gizonek" Badalonako Palau Olimpicen igande eguerdian. Talde bilbotarra kataluniarrean ibilitako 4 jokalarirekin (Mumbru, Raul, Hannah eta Suarez) eta entrenatzaile ohiarekin heldu zen lehenengo zortzi onenen artean egoten jarraitzeko. Alonsoren taldeak hasiera traketsa izan zuen. Zortzigarren minutuan elektronikoak 21-8koa erakusten zuen. Begic eta Todorovicekin jokatzea erabaki zuen kanpotarren entrenatzaileak eta taldea suspertu zen. Laurdenaren bukaeran 24-17. Bi minututan aldea erdira murriztuta.

Sevillaren kontrako lehian ez bezala, igandekoan "beltzezko gizonek" ez zuten eguna izan 6'75 metroko marraz atzetik, eta barneko jokoan oinarritu zituzten erasoak. Altuera eta Mumbruren poste txikiko jokoa baliatu zuten norgehiagoka orekatzeko. Maldonadoren taldeak bost puntuko aldea mantentzen zuen atsedenaldia heltzear zela baina bilbotarrak aurretik joan ziren aldageletara (42-43).

Hirugarren laurdena oso parekatua izan zen. Bilbao Basketek markagailuan aldea hartzen hasi zen, partiduari buelta emateak eragiten duen dinamika ona probeztuz. "Penaysk" ez zituen besoak jeitsi eta markagailua 64na berdintzea lortu zuen azken laurdena hasi baino lehen.

Azken hamar minutuak zirraragarriak izango zirela zirudien, partiduak gorabehera asko izan baitzituen lehenengo hiru laurdenetan. Bian, bilbotarren mesedetan, ez zen halakorik gertatu. Hervelle, Ruoff eta Mumbruk hiruko bana lortu zuten eta hor hasi zen Joventuten gainbehera. Alonsorenek ostera erritmoa mantendu zuten. 0-16ko partziala lortuta (9-28 laurdenean) denboraldiko 15. garaipenaren bidea lautu zuten. Amaieran 73-92 eta Bilbao Basketek zazpigarren tokira egin zuen salto sailkapenean.

Mumbru 20 punturekin (igandean lorturiko hirukoarekin ACBko hiruko saskiratzaile historikoen sailkapenean laugarren jarri da), Marko Todorovic 14 punturekin eta Hervelle 10 puntu eta 7 errebote lortuta izan ziren onenak Alonsoren taldean. Etxeko taldean, Llovet 14 puntu lortuta eta Mallet 11rekin nabarmendu ziren.

Igandean arratsaldeko 18:00tan (teledeporten ikusgai) Bartzelona hartuko du bisitari Bilbao Basketek Bilbao Arenan.

 

Argazkia: ACB Photo