Mumbru saritu dute

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2016ko mai. 19a, 09:07

Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga

Endesa saria jaso du Bilbao Basket taldeko kapitainak.

ACB ligak bere babesle nagusia duen saria bostgaren aldiz eman zuen atzo eta Alex Mumbru izan da saritua. Endesa saria "ligan jarrera, lidergoa, eraginkortasuna, eskuzabaltasuna eta gorputz eta arima aritzearen baloreak hoberen bateratzen dituen jokalariari" ematen zaio.

15 zenbakiaren esanetan "oso polita da zenbakietan oinarrituta ez dagoen sari bat jasotzea; eskertzen dut. Bilbon urte asko daroat kapitain eta gustatuko litzaidake umeek ikustea hau lortzea polita dela".

Aurreko sarituak Sergi Vidal, Nacho Martin, Sergio Rodriguez eta Felipe Reyes izan ziren hurrenez-hurren,