Bigarren porrota erreskadan

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2016ko aza. 2a, 18:41

Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga

Azken laurdenean Tenerifek erakutsitako defensa eta erasoan erabilitako blokeo zuzenen sistemak lagunduta garaipena eraman zuen Miribillatik (81-91).

Pasa den larunbatean ustez denboraldi hasiera honetan ustekabea ziren bi taldeen arteko norgehiagoka jokatu zen (komunikabide batzuentzat betiko hiru edo lau taldeek bakarrik dute kalitatea eta baimena taulan goian egoteko). 4-1eko balantzearekin hasi zuten biek lehia eta kanpotarrek irabazi zuten azken hamar minutuetara heldu arte estu joan zen partidua.

Gakoak kanpotarrek Bamforthen gainean egindako defentsa (English eta Bassasen bikain ibili ziren Albuquerquekoa 7 puntutan uzteko) eta erasoan blokeo zuzenetan oinarritutako sistemak erabiliz Whitek banadutako 11 asistentziak. 'Beltzezko gizonek' ez zuten jakin Vidorretaren mutilen erasoaldiak zelan defenditu. Hirukoen bitartez (14/28, %50) eta Mumbru eta Buva gidari zutela (kapitainak 20 puntu; kroaziarrak 19 gehi 7 errebote) eta Bamforthen 9 asistentziekin (puntuak pilatu ezinik ibili zenez, beste arlo batean txukun ibili behar) saiatu ziren markagailuan agindua hartzen, bain alferrikakoa izan zen esfortsua eta Indautxuko entrenatzaileak zuzendutako kuadrillak denboraldiko bosgarren garaipena poltsikoratu zuen.

 

Gaur Eurocup

Arratsaldeko 20:30ean (etb1) Eurocupen laugarren jardunaldia jokatuko du Bilbao Basketek Fernando Martin pabilioian Fuenlabradaren aurka. Ligako lehenengo jardunaldian bilbotarrak izan ziren nagusi, baina gaurkoa beste lehia bat da, nahiz eta pasa den hilabeteko norgehiagokan egindakoa gida moduan erabilgarria izan daitekeen Duranen mutilentzat.