Deskonexioa

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2016ko aza. 6a, 12:31

Montakit Fuenlabrada/Emilio Cobos

22 puntuz azpitik joan ostean eta markagailua irauli ondoren, Bilbao Basketek Euroxuparen barruan bigarren partidua galdu zuen Fuenlabradaren aurka (89-78).

Fuenlabradari merituk kendu gabe, asteazkeneko partidua Bilbao Basketek bere akatsengatik galdu zuen. Eta akatsik handiena (taldearen kontzentrazioan eragin nabarmena izan zuelako) lehia hasi eta zazpigarren minutuan gertatu zen Alex Mumbru kapitaina bi falta teknikoen ostean kanporatuta izan zenean; lehenengoa protesta egiteagatik (epaileek erasoko falta adierazi zioten bere defendatzailea ustez besoarekin inguruatzeagatik) eta bigarrea jarraian eserita zegoela antza zalegoaren irainei keinuen bidez erantzuteagatik. Huts galanta. Deskonekzioa. 

Askotan errepikatzeagatik egia izaten jarraitzen du: norgehiagokak 40 minutuz jokatu behar dira. Laurden bat bikain jokatzearekin (eta beste baten tarte txiki bat) ez da nahikoa. Eta zailena egin zuten "beltzezko gizonek" euren saskiratzaile nagusienetako baten ekarpenik gabe (Mumbruk aurten zenbaki bikoitzak egiten ditu partiduro). 22 puntuz azpitik ibili ziren lehenengo laurdenean baina  hiruarren laurdena menderatu ostean (9-23 atsedenalditik bueltatu eta hurrengo hamar minutuetan). Konexioak berreskuratuta zuedela zirudien lehiaren azkenengo hamar minutuak hasi baino lehen baina ez zen horrelakorik gertatu Fuenlabradak lehia osoan erakutsitako borroka eta eraginkrtasuna berreskuratu zuelako, era berean Duranen mutilen akatsak berriz aprobetxatu zituztelako. Hamaika puntuko desberdintasuna madrildaren alde amaieran (89-78).

Asteazkenean La Casillan Khimki hartuko du Bilbao Basketek arratsaldeko 20:30etan (etb1). Asteburu honetan ligako partidurik ez izateak errusiarren aurkako norgehiagoka lasaiago prestatzeko eta orain arte egindakoaren ebaluazioa egiteko, ondo egin dena gogoratzeko eta txarto egindakoaren arrazoiak aztertu eta zuzentzeko

 

Argazkia: Montakit Fuenlabrada/Emilio Cobos