Kolorerik ez

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2016ko aza. 13a, 14:16

Alexey Shvedek gidatutako Khimkik aise gainditu zuen Bilbao Basket asteazken iluntzeko norgehiagokan.

Nostalgia puri-purian zegoen asteazkeneko partiduaren atarian. La Casillara buelta bere harmailetan estu egoteko, "beltzezko gizonak" bere jatorrizko kolorearekin berriz ikustea... baina behin lehia hasi zenean ez zen kolorerik egon. Dusko Ivanociek zuzendutako taldeak Eurocupa irabazteko faborito nagusietako bat dela demostratu zuen. Bilbao Basketek 5-0eko batekin hasi zuen norgehiagoka eta hori izan zen talde bilbotarra markagailuan goitik egon zen momentu bakarra. Shvedek hartu zuen erantzunjizuna talde errusiarrean eta partiduak jabe bakara izan zuen 10 puntutik gorako abantailaz gozatu baitzuen Khimkik.

Carles Duranen taldea partiduan mantentezen saiatzen zen baina defentsan akats handiak egin zituen eta erasoan kamuts ibili ziren. Gainera bigarren laurdenaren hirugarren minutuan epaileek (Joseph Bussng nagusiak zehazki) Michael Eric kanporatu zuten Dmitry Sokolovekin izandako liskarraren ostean (pibot errusiarrak ere aldageletako bidea hartu zuen). Partiduaren norkoa ikusita etxeko taldearentzat eragin negatiboagoa izan zuen kaleratzeak, Ivanoicentzat Sokolov ez delako Duranentat nigeriarra den bezain garrantzitsua euren taldeen joko eskeman. 

Khimkik partidua apurtzeko ez zuen askorik behar izan. Shved (23 puntu), Pullen eta Moniak (14na punturekin; joko antolatzaileak 4 asistentzia banatuta eta pibotak 6 errebote hartuta) gidatuta errentak 20 puntu ingurukoak izatera pasa baitziren (17koa atsedenaldian). Bigarren zatian abantaila kudeatu besterik ez zuen egin Ivanovicen taldeak. Mumbru, Buva eta Bamforthek euren ia betiko puntu pilaketa lortu zuten (20, 14 eta 12 hurrenez-hurren) baina ez zen nahikoa izan talde errusiarra gainditzeko. Gauzak horrela B multzoan jasandako hirugarren porrota izan zen asteazkenekoa bilbotarrentzat eta Lietuvis Rytasekin batera multzoko zuloan daude lehenengo itzulia bukatuta.

Argi geratu daitela epaileen lanak ez zuela eragin zuzena izan partiduaren norakoan, Khimki talde handia delako eta bi taldeen kontrako erabaki "surrealistak" hartu zituztelako, baina pentsatzekoa da Europa mailako txapelekta batean epaileen maila hobea izan beharko zela.

 

Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga