Norgehiagoka bakoitzaren otean, jokalari bakoitzaren estatistikak hartuta kalkulatzen da balorazioa eta hauxe da zenbakia lortzeko "formula":
Lortutako puntuak+hartutako erreboteak+lapurtutako baloiak+berari egindako faltak+berak jarritako txapelak-huts egindako jaurtiketak-galdutako baloiak-jasotako txapelak-egindako faltak.
Hori guztia kontutan hartuta, Alex Mumbruk 22ko balorazioa lortu zuen pasa den igandean eta, jokalari profesionala denez geroztik, 6414 puntuko marka lortu du hegaleko kataluniarrak sailkapen historikoan 15. postua lortuz. Estatistikak handitzen dabil Bilbao Basketeko 15 zenbakiak, izan ere honi hurrengoa batu behar zaio:
- 8. postua jokatutako partiduetan
- 7.a minutuetan
- 11.a puntuetan
- 16.a erreboteetan
- 28.a asistentzietan
- 32.a lapurtutako baloietan
Hori ligako estatistikei begiratuta. Bilbao Basketen historiari erreparatuta, liderra da jokatutako norgehiagoka, minutu, hiruko, puntu, errebote eta balorqazioan eta bigarrena asistentzietan. Hori guztia momentuz...
Kontratua luzatzeko negoziaketan
Udan 38 urte beteko ditu hegalekoak eta atzo berak prentsaren aurrean esan bezala, hasi da taldeko arduradunekin bere kontratua luzatzeko elkarrizketan. Bi aldeak horren aldekoak direla aurreikusten da eta “arazoa” kontratu berriaren luzeeran ei dago. Baina Mumbruren hitzetan "ez da hiru egunetan erabaki beharrreko gauza bat. Otrain garrantzitsuena taldeak dinamika ona hartzea da".