Bide onean

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2017ko ots. 13a, 23:11

Hirugarren garaipena erreskadan lortu zuen igande eguerdian Bilbao Basketek sailikapenean berdinduta zuen Fuenlabradaren aurka (82-76). 

"Bartzelonaren aurka lortutako garaipenak ez du ezertarako balio igandean irabazten ez badugu". Hauek izan ziren Carles Duranen hitzak ostiralean Fueblabradaren aurkako norgehiagokaren atariko prentsaurrekoan. Talde madrildarra 'beltzezko gizonak' bezela bederatzi garaipenekin zegoen Bilbao Arenako lehia hasi baino lehen eta horregatik ematen zion hainbesteko garrantzia entrenatzaile kataluniarrak. Goian dauden talde handiak gailentzea gauza ederra da (etxetik kanpo are gehiago) baina indarrez antzeko dabiltzan taldeen aurkao lehiak dira garrantzitsuenak; hori izan zen entrenatzailearen mezua ostiralean.

Eta mezua argi ulertu zuten 'beltzeko gioznek' hasiera ona eginez, 7-2 jarri bait ziren markagailuan. Erantzuna ez zen txarragoa izan; Ian O’Learyren puntuek 9-10 jarri zuten elektronikoa. Parekotasuna izan zen nagusi lehenengo laurdenean (20-19 etxekoentzat).

Berdintasun hori bigarren hamar minutuetan mantentzen saiatu zen Fuenlabrada, baina 'beltzezko gizonek' beste plan bat zuten. Talde lana oinarri izanda zortzi puntuko abantaila lortu zuten (Buva eta Borgen hirukoak, Salgadok lorturiko bost puntu, Ericen aportazioa...) laurdenaren erdia pasata. Baina madrildarrak borrokarako prest zeudela agerian utzi zuten lehia 36na berdintzea lortuz. Nikolic eta Borgen bi saskiratzek 40-36ko markagailua utzi zuten atsedenaldian.

Bilbao Basketeko jokalariek partidua apurtzeko saiakerekin jarraitu zuten aldageletatik bueltatu zirenean. Bamforth eta Buvaren gidaritzapean hiruzpalau alditan ibili ziren etxekoak hamar puntuko errentaren bueltan, baina norgehiagoka osoan gertatu bezela Cuspineraren taldeak indarra atera zuen bere baitatik markagailuan hurbiltzeko. Hor agertu zen Javi Salgado, ohi zuen bezela azken segunduan hiruko bat sartzeko. Kantxa erditik izan zen eta santutxutarraren jaurtiketak zazpi puntuko errenta jarri zuen elektronikoan hirugarren laurdenaren amaieran (65-58).

Dinamika berdinean sartuta, hamar puntuko errenta jarri zuen Buvak laurdenaren erdian baina, beste behin, kanpotarrak markagailuan hiurbildu ziren, puntu batera zehazki (75-74) hiru minuturen faltan. Kapitainak bost puntu sartu zituen jarraian eta estutasunak erabat aldentzeko Ericek txapela jarri zion Cruzi. Azkenean 82-76 eta hamargarren garaipena bilbotarrentzat.

Talde lanaren barruan, izen batzuk nabarmendu ziren bilbotarren artean: Bamforth (15 puntu), Buva (12 puntu, 9 errebote eta 20 puntuko balorazioa), Mumbru (11 puntu) eta Todorovic (10 puntu). Hervellen 7 erreboteak (horietako 5 erasoan) ere aipatzekoak dira.

O’Leary (18 puntu, 5 errebote), Popovic (12 puntu), Rupnik (10 puntu) eta Smits (9 puntu, 7 errebote) nabarmendu ziren.

Aste honetan Kopa jokatuko da, beraz, Bilbao Baskten hurrengo lehia hilaren 26an izango da Manresaren aurka arratsaldeko 19:00etan.

 

Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga