Eraikitze lanetan

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2017ko uzt. 11a, 08:00

Argazkia: Bilbao Basket

Aldaketa asko egon dira denboraldia bukatu zenetik.

Bilbao Arenako argiak amatatu zirenetik, bulegoetan buru-belarri dihardute lanean 2017-2018koa prestatzen. Hauek dira momentuz Carles Duranek zuzendutako "rosterrean" izango diren aldaketak:

Danilo Nikolic eta Scott Bamforthen agurra: Montenegroko pibotak ez du jokoan jarraipen askorik izan (azken hilabeetan ia ez du jokatu) eta bi aldeak akordio batera heldu ziren kontratua bertan behera uzteko. 

Albuquerqueko hegalekoaren kasuan, berataz espero zen errendimendua eman zuen kantxan (batezbesteko 13'9 puntu, 3'4 erebote eta 14'4ko balorazioa) Murtziaren aurka Miribillan lesionatu zen arte. Amerikarrak Dinamo Sassari talde italiarrarekin kontratua sinatu du.

Carlos Frade bigarrren entrenatzaileak bere kargua utzi du (Aito Garcia Renesesen laguntzailea izango da Alba Berlinen. Eduardo Garate zuzendari nagusiak ere bere kargua utzi du eta bere ordez Diego Saenz egongo da postuan.

Sei aurpegi berri (Jameel Mckay, Lucio Redivo, Tim Kempton Jr., Pere Tomas, Shane Hammink eta Ricardo Fischer) eta ezagun baten igoera (Vasilije Vucetic)

Lehenak 24 urte ditu, 2'04ko altuera, pibota da, eta iaz Australia eta Filipinetako ligetan jokatu zuen. Urte baterako sinatu du amerikarrak.

Italiar pasaportea duen argentinarrak bi urteko kontratua sinatu du. Argentinako saskibaloiaren harri bitxietako bat da 23 urte eta 1'83ko altuerako Redivo. Eskolta postuan jokatzen du.

Kempton nagusiak Girona eta Leon aldean jokatu zuen. Bere semeak Amerikatik kanpo izango duen lehenengo esperientzia "beltzezko gizon" moduan izango du, unibertsitatetik atera berria baita. Kempton JRek urte bateko kontratua sinatu du. 22 urte eta 2'08ko altuera du. Pibota da.

Iaz Manresarekin urte txukuna egin ostean (batezbesteko 10'6 puntu, 4'4 errebote eta 1'3 asistentzia) hiru urterako kontratua sinatu du Tpmasek Bilbao Basketekin. Laster 28 urteko balearretako hegalekoak 2 metroko altuera du.

Bi urteko kontratua (beste urte batez luzatzeko aukerarekin) sinatu du Hammink holandarraK. Hegaleko postuan jokatzen du 23 urte eta 1'98ko jokalariak. Kemptonek bezala, bere unibertsitateko ibilbidea bukatu berri du.

Brasildarra da azkenengo fitxaketa. 1'85eko altuera eta 27 urteko joko antolatzailea Flamengon ibili zen iaz eta hau ez da Europan izango duen lehenengo abentura, Suitzan 2008 eta 2010 urte artean ibili baitzen. Fenerbahce eta Bolonian ere ibilitakoa da, hori bai, bere ibilbide gehiena etxean eman du.

Iaz Zornotzan ibili ostean eta Bilbao Basketen Eurocupen minutu batzuk jokatzeko aukera izan ostean, Vasilije Vucetik "beltzezko gizon" izango da aurten. Iaz 21 urteko eta 2'07ko pibot serbiarrak zilarrezko LEB ligako fase erregularrean 16'5 puntu eta 5'2 errebote lortu zituen batezbeste eta igoera fasean bere zebakiak nahiko berdinak izan ziren (13'8 puntu eta 5'5 errebote). 

Salgado eta Mumbruren kontratu luzapenak

Komunikabide batzuetan (Deia, El Correo eta Berria-n) aspaldi agertu bezala, bi jokalarien kontratu luzapena ofizial egitea falta da. Santutxuko antolatzaileak antza staff teknikoaren parte izateari uko egin dio beste denboraldi bateko kontratua sinatzeko eta kapitainak antza ere urte bateko kontratua sinatuko du, beste baterako luzatzeko aukerarekin.

Berriro Eurocupen

Iaz bezala, antolakuntzak wild card edo gonbidapena luzatu dio Bilbao Basketi txapelketa jokatzeko. Jada zozketa egin da eta "beltzeko gizonak" C multzoan egono dira Alba Berlin, Lokomotiv KubanLietuvos Rytas, Limoges eta Partizan Belgradorekin. Multzo erakargarri bezain borrokatua espero da. Hauek dira Miribillan jokatuko diren norgehiagoken datak:

Urriak 18: Bilbao Basket-Limoges

Urriak 25: Bilbao Basket-Partizan Belgrado

Azariak 8: Bilbao Basket-Alba Berlin

Azaroak 15: Bilbao Basket-Lietuvos Rytas

Abenduak 20: Bilbao Basket-Lokomotiv Kuban

"Gure etxea, gure arauak"

Goian ikus dezakezuen argazkiarekin aurtengo abonoak berriztatzeko kanpaina ikusarazi nahi dute Bilbao Basketeko agintariek. Bilbao Arena eta "marea beltzaren" garrantzia helaraztea eta (noski) abonatu kopurua igotzea da helburua beste urte batez.