Lanak ez du etenik Bilbao Basketen bulegoetan. Egindako fitxaketa anitzen ostean eta kapitainaren kontratu luzaketa aditzera eman ondoren, beste bi jokalarik Miribillan jarraituko dutela ofizial egin da, etxekoen jarrraipena, hain zuzen ere.
Santutxuko joko antolatzaileak bukatu zuen LEB2 ligan egin zuen debuta 2001-2002 denboraldian, eta bere lehen ibilbidea 2009-2010ean. Gipuzkoa Basketen lau denboraldi eta Estudiantesen bi jokatu ostean, iaz bere hirira bueltatu zen. Urriaren lehenengo asteburuan hasiko den denboraldia hamaikagarrena izango da talde bilbotarrarentzat, eta zortzigarrena ACB ligan. Arazorik ez badago, 14 zenbakiak taldearekin bere 400. norgehiagoka jokatuko du, txapelketa guztiak kontuan hartuta.
Bestalde, Borja Mendiak Bilbao Basketen 2014-2015 denboraldian debuta egin zuen Zornotzako jokalaria zen bitartean (hiru denboraldiz ibili zen Mendia talde berdean). Bi metroko altuerako eta 22 urteko hegalak, eta norgehiagoken beharrizanen arabera hegal-pibot moduan ere ibilitakoa, iaztik da "beltzezko gizona", eta 60 partidu pasatxo jokatu ditu elastiko beltzarekin liga eta Eurocupa kontuan hartuta.