2017-2018 denboraldiko egutegi berria

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2017ko abu. 14a, 17:12

Agazkia: ACB Photo

Betis ligan onartuta izan ostean, ligak hamazortzi talde izango ditu. Bilbao Basketek Fuenlabradan jokatuko du estreineko partidua.

Ahaztu pasa den uztailaren 31ean argitaratu zen ACB ligako egutegia, batez ere taldea kanpoan animatzera joateko planak eginda bazenituzten. Betisekin gorabeherak izan ondoren, eta talde andaluziarra ligan berriz onartu ostean, gaur eman da aditzera behin betiko egutegia.

"Beltzezko gizonen" lehenengo aurkaria Fuenlabrada izango da, etxetik kanpo. Miribillan izango diren norgehiagoken artean, honek dira "marea beltzak" gorriz markatuko dituen datak:

2. jardunaldia: Bilbao Basket VS Real Madril (urriak 4-5)

7. jardunaldia: Bilbao Basket VS Bartzelona (azaroak 4-5)

8. jardunaldia: Bilbao Basket VS Valentzia Basket (azaroak 11-12)

12. jardunaldia: Bilbao Basket VS Estudiantes (abenduak 16-17)

21. jardunaldia: Bilbao Basket VS Gipuzkoa Basket (martxoak 3-4)

32. jardunaldia: Bilbao Basket VS Baskonia (maatzak 12-13)

Egutegi osoa jakin nahi izanez gero, hona hemen klikatu beharreko helbidea Bilbao Basketen web atarian.

Ricardo Fischerren aurkezpena

Joko antolatzaile brasildarrak gaur esan ditu bere lehen hitzak "beltzezko gizon" moduan: ACB ligan jokatzeko bere burua prest ikusten duela bere selekioarekin, NBAko taldeen kontra eta Real Madrilen kontra norgehiagokak jokatu ostean. Hirira erraz eta ondo egokitu dela ere adierazi du Fischerrek

Borg eta Buvari agurra

Aspaldi ezaguna zen suediarrak eta kroaziarrak ez zutela taldean jarraituko (Borgek liga bukatu bezain laster bere sare sozialetan agur kutsua zuen mezua idatzi zuen) egin diren fitxaketak ikusita, baina pasa den astean taldeak ofizial egin zuen bi jokalariei bere ezker ona adieraziz.

Aitor Zubizarretaren fitxaketa eta lagapena

Etorkizunerako fitxaketa egin du Bilbao Basketek, 22 urteko Aitor Zubizarreta azpeitiarra hiru urterako fitxatuz eta beste bi urtez kontratua luzatzeko aukera edukita. Denboraldi honetan, joko antolatzaile-eskolta gipuzkoarra Irraurgi SB taldean ibiliko da LEB Urre ligan (talde horretan eman zituen bere lehen pausuak).

Jesus Ramirez eta Jaka Lakovic Duranen laguntzaile

Lehena talde ezagun batetik dator, Eurocupen aurjari izandako Ratiopharm Ulmetik, hain zuzen ere. Granollersekoa talde alemaniarrean 6 denboraldiz ibilia da.

Esloveniarra Bartzelonan jokalari moduan sufritu behar izan ostean (2006tik 2011ra) staff teknikora dator Duran laguntzeko (orain arte talde kataluniarrarren junior eta bigarren taldeetako laguntzailea zen).