Mickell Gladness, Jameel Mckayren ordez

Erabiltzailearen aurpegia Asier Figueroa 2017ko ira. 19a, 15:33

Argazkia: Bilbao Basket

Atzo gauean eman zuen aditzera Bilbao Basketek pibot berriaren kontratazioa.

Aurreko artikuluan Kameel Mckayren agurraz hitz egin ostean eta taldeak merkatura joko zuen ala ez airean utzi ostean, Bilbao Basketek berak argitu du zalantza: Mickell Glandness "beltzezko gizon" berria da.

Birminghamen (Alabama) orain dela 31 urte jaiotako jokalariak 2'11ko altuera du eta intimidazioa ziurtatzen du (besoak luzatuta 2'34ko luzeera du), eta handia izanik, zonan espazioa beteko du bai erreboteak hartuz, bai txapelak jarriz. Erasoko jokoan gauzak erraz egiten dituela adierazi dute Kirol Zuzendaritzako arduradunek.

 

Redivo hiruko txapelketan

Asteburu honetan Kanaria Handian Superkopa izango da jokoan, eta bertan hiruko jaurtiketen txapelketa antolatu dute. Lucio Redivo argentinarra izango da Bilbao Basketen ordezkaria larunbatean 18:30ean (ordu bat gutxiago Kanariar Irletan). Bere aurkariak Jaycee Carroll (iazko txapelduna), Sasu Salin, Patricia Cabrera, Markus Eriksson, Ryan Kelly, Rafa Martinez eta ligako babesle batek egindako lehiaketa baten ostean, profesionalen aurka aritzeko hautatua izan den Gerard Jofresa (Rafa Jofresaren seme eta Tomas Jofresaren iloba; saskibaloi adituek gogoan izango dituzue Joventuteko bi jokalari horiek).