Joan den astean denen ahotan zegoena ofizial egin du taldeak: Carles Duranek ez du bere karguan jarraituko. Gaur ordu batean emandako prentsaurrekoan adierazi dutenez, "eztabaida askoren ondoren, Administrazio Kontseiluak erabaki zail hau hartu du". Klubaren onurarako izango dela uste dute kontseiluko partaideek aldaketa bat lortzeko eta taldearen nortasuna berreskuratzeko beharrezkoa.
Aste osoan egon diren filtrazioen arabera agintari eta kazetariek elkarri aurpegiratu diote gehiegizko adierazpenak ematea (lehenek medioetan izenak ematea eta bigarrenek Administrazio Kontseilutik hasi zirela jada entrenatzaile ez denaren gaineko zalantzak). Azkenean, zurrumurruak zirenak egi bihurtu dira, eta bihartik aurrera Veljko Mrsic izango da entrenatzaile berria.
Kroaziarrak ACB liga jokalari moduan ezagutzen du, Malagan jokatu baitzuen. Bere jaioterriko KK Cedevita zuzentzen du esperientzia azken bi denboraldietan liga eta kopa irabazita. Jasmin Repesaren laguntzaile izan ostean, honen arazo fisikoak zirela eta, hartu zuen kargua. Denboraldi honen amaierara arte sinatuko du Splitekoak.