Mickell Gladness, beltzeko gizonik garaiena bere bi metro eta hamaika zentrimetroekin, lesionatuta egoteak (ezker hankaren bizeps femoralean 2 graduko hausturarekin atzokoa ez da jokatu gabe emango duen partidu bakarra) 2'18 metroko Artem Pustovyireri gauzak erreztu zizkion, nahiz eta Devin Thomasek meritu handiko lana egin ukraindarra defenditzeko. Hori izan zen Obradoirok atzo Bilbao Arenan garaipena eskuratzeko gakoetako bat.
Bilbotarrek egindako hirugarren laurden traketsa izan zen beste arrazoietako bat. Atsedenaldia arte Mrsicenek norgehiagoka txukuna eta serioa jokatu zuten, defentsan azken aldian erakutsitako intentsitatea mantenduz eta erasoan portzentai nahiko onak izanez (ez arlo guztiean). Lehia uste baino errezagoa izango zela zirudien, hasierako 21-10eko partziala ikusita eta aldegeletarako bidea elektronikoan aldea zazpi puntukoa zela ikusita.
Baina atsedenak ez zion mesederik egin etxeko taldeari: 8-22ko partziala lortu zuten Moncho Fernandezek zuzendutako mutilek zonaren barruko nagusitasuna baliatuz eta behin galiziarrak markagailua irauli zutela konfiantzak ematen duen lasaitasunarekin serio eta txukun jokatu zuten. Bilbotarrak, ordea, urduri hirukoen bitartez aldea murriztu eta elektronikoa euren alde jartzen saiatu ziren. Bukatzeko minutu baten faltan sei puntura hurbiltzerakoan posible zela ustearazi zioten beltzezko gizonek marea beltzari, baina ez zen horrelakorik gertatu. Hamar puntuko aldea galiziarrentzat lehiaren amaieran (74-84) eta bilbotarrek atzoko arerioa (baita Estudiantes eta Gipuzkoa Basket ere) sailkapenean harrapatzeko aukera galdu zuten eta, honen bestez, etxean azken aldian izandako bolada ona apurtu zen.
Bilbotarrek zortzi jaurtiketa libre huts egin zituzten atzokoan (21 jaurti zituzten). Bukaerako aldea ikusita horiek sartzea ez zen nahikoa izango garaipena lortzeko, baina hurrengo lehietarako garrantzitsua eta funtsezkoa litzateke portzentai hori hobetzea erabakiorrra suertatu daitekeelako arlo horretan fin ibiltzea.
21 puntu lortuta eta 17ko balorazioarekin Todorovic izan zen beltzezko gizonik onena. Berarekin batera Tabu (14 puntu eta 5 asistentzia) eta Mumbru (10 puntu) nabarmendu ziren. Arestian esan bezela Pustovyi izan zen Obradoiroko izarra. Pibotak 19 puntu eta 9 errebote lortu zituen, Thomasek 17 punturekin bere taldekidearen osagarri perfektua izan zen.
Datorren igandeko partiduan Bilbao Basketek Real Madrileri egingo dio bisita. Garaipenaren bidea berreskuratzeko ez da areriorik xamurrena. Lehia eguerdiko 12:30ean hasio da.
Argazkia: Bilbao Basket/Aitor Arrizabalaga